Geologian bikain!

Erabiltzailearen aurpegia
Geologian bikain!
Algorri Interpretazio Zentroaren Geologian bikain! programaren barruan, atzo eta gaur, DBH3ko ikasleak Flyscha ikustera joan gara.
Eguraldiaren aurreikuspena ona ez bazen ere, euriak errespetatu gaitu eta asko disfrutatu dugu irteeran. Lehenik eta behin Algorri Interpretazio Zentroan oinarrizko azalpen teorikoak jaso ditugu, eta ondoren flyscha ikustera atera gara. Algorrin hasi, San Telmo ermitatik pasa eta Itzurun hondartzan amaitu dugu ibilbidea.