baleike.eus

ZUMAIAKO HERRI ESKOLAK PAUSOKAren EKIMENAREKIN BAT EGIN DU

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-10-10 17:52
Gaur, urriak 10, Zumaiako Herri Eskolako ikasle eta irakasleok herriko kaletara atera gara Pausoka Elkartearen ekimena “Korrika amets bat lortzeko” txalotu eta animoak ematera.

Pausoka Elkartea behar bereziak dituzten haurren gurasoek sortutako elkarte gipuzkoarra da. Elkartearen egiteko nagusia da haur horien garapenean behar-beharrezkoak diren errehabilitazio-tratamendu kognitiboak eta fisiko desberdinak sustatu, babestu eta burutzea.

Beraien ametsa gure ametsa ere bihurtu dugu eta gaur Korrikalariak animatzera atera gara. Ekimenak bere egun nagusia Urriaren 14an izango du Urnietan, Gipuzkoan barrena, herriz herri,  sentsibilizazio lanak egin ondoren. Egun horretan, egun osoko jaialdia antolatu dute helburu solidarioarekin.

Pausoka Elkarteari buruz eta “Korrika amets bat lortzeko” ekimenari buruzko informazio gehiago jasotzeko lotura hauetan klik egin:

http://www.pausokaelkartea.org/eu/

http://www.pausokaelkartea.org/eu/blog/pausokaren-aldeko-gipuzkoako-itzulia/

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa