Errefuxiatuen eguna

Erabiltzailearen aurpegia

Pasa den maiatzaren 6an Zumaiako Institutuko ikasleek elkartasuna erakutsi nahi izan zieten izugarrizko oinazea pairatzen ari diren Errefuxiatuei. 14:00etan bazkari solidarioa izan zen, gero, bertako egoera erakusteko antzerkia. 17:00etan kontzientziatzeko hitzaldia izan zen Silvia Carrizoren eskutik. Eta festa amaitzeko musika eta bertsoak izan ziren murala pintatzearekin batera.

Errefuxiatuentzat bizi baldintza duin batzuen aldarripean festa-giro ederra izan zen eskolan.

 

 


Hona hemen Peio Etxabek bertan jarritako bertsoak. 
Gaia: ume errefuxiatu bat harresia gurutzatzen ikusten duzu, zure betebeharra tiro egitea da.
Doinua: mutil koxkor bat.

 

Gure aldera pasa nahiean
hortxe da mutil gaztea
zeinen momentu hunkigarria
aldi berean tristea
nere betebeharra da orain
honi tiro egitea
horretarako preparatuta
begi aurrean trastea
buruak gauza bat esaten dit
baina bihotzak bestea
            Hesi handia pasa dut eta
bera jarri da gustora
noraezean korrika hasi
alde egiteko aproba
baina badaki neregatikan
ezta joango inora
nik aste izaten utziko dizut
askoz hobe izango da
baina legeak esan bezala
tiro egin det albora

 


Ikusi hemen egun honetako argazki guztiak

 

 

Osorik irakurri