EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEA: GEO-ESKOLAK

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-09-14 15:44

EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEA: GEO-ESKOLAK

Irailaren 12an, Zumaiako Herri Eskolako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako irakasleok bildu ginen Sagarbideko aretoan. Euskal Kostaldeko Geoparkeko zuzendari zientifikoak, Asier Hilariok, Geoparkearen gainean eta zehazki Geo-eskolak proiektuaren inguruan hitz egin zigun.

INTEGRAZIO SENTSORIALAREN ERAGINA HAURRAREN GARAPENEAN

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-09-07 21:41

INTEGRAZIO SENTSORIALAREN ERAGINA HAURRAREN GARAPENEAN

Irakasleriaren etengabeko formazioarekin jarraituz, oraingo honetan, irailaren 4an, Haur Hezkuntzako irakasleak Zarautzen bildu ziren Berritzeguneak eta Kulunka taldeak antolatutako formazio saioan: “Integrazio sentsorialaren eragina haurraren garapenean”.

2017-2018 IKASTURTE HASIERA

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-09-06 14:13

2017-2018 IKASTURTE HASIERA

2017-2018 ikasturteari bihar, irailaren 7a, ekingo diogu.

Pedagogia berritzeko Golden 5 formakuntza izan dugu

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-09-05 15:05   Hezkuntza

Psikologian doktorea den María José Lerak formakuntza berezia eman digu ZHEko irakasle guztiei, hasi HHtik eta Batxilergora arte. Eskola eremuan begirada baikorra lantzearen premia, hori egin ahal izateko gako nagusiak eta aplikatzeko pausoak ikasi ditugu.

IRAKASLEON FORMAZIO SAIOAK: 2ONGIZATE ETA GOLDEN 5 PROIEKTUAK

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-09-03 07:58

IRAKASLEON FORMAZIO SAIOAK: 2ONGIZATE ETA GOLDEN 5 PROIEKTUAK

2017-2018 ikasturte berriaren hasierarekin batera Zumaiako Herri Eskolako irakasleok gure etengabeko formazioari ekin diogu. Oraingo honetan bi proiektu berri ditugu esku artean: 2ONGIZATE ETA GOLDEN 5

DBHn ikastea bai dela abentura!

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-06-16 16:48   Hezkuntza

DBHn ikastea bai dela abentura! Gaur ikasgelatik irten eta Nafarroako Irrisarriland abentura parkean ibili dira DBH1 eta 2 mailetako ikasle guztiak. Pasabide arriskutsuak, zuhaitzen gainetik hegan egiteko aukera, dilin-dalan dabiltzan zubiak... Emozioz beteriko eguna, umorez betetako orduak, lagun arteko harremanak estutzeko aukera... Hau ere ez al da bizitzari buruz ikastea?

ZIG gelakoak Donostian izan gara

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-06-16 13:37

ZIG gelakoak Donostian izan gara

Urtero bezala, ZIG gelakoak Elgoibarko Arreiturre BHI, Oñatiko Zuazola-Larraña BHI eta Zarauzko Lizardi BHIko ZIG geletako ikasleekin irteera egin dugu.

#GipuzkoanEginak grabatzen aritu dira Herri Eskolako laborategian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-06-13 17:02   Gizartea

Industria sustatzeko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundia dokumetal txikiak egiten ari da herriz herri, #GipuzkoanEginak lelopean. Zumaiako atala ere badoa aurrera eta Batxi2ko ikaslea Amaia Ortiz de Zarate izango da haria eramango duen protagonista. 

Meta egin dugu

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-06-08 12:47

Meta egin dugu

Zumaiako Herri Eskolak bere ekoHEZIsistema indartzen jarraitzen du. Oraingo honetan, belar-meta egin dugu.

DBH3ko ikasleak espeleologia praktikatzen

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-06-06 12:34

DBH3ko ikasleak espeleologia praktikatzen

DBH3ko ikasleek hainbat egunetan espeleologia praktikatzeko aukera izan dute Deban, Aixako leizean.

Herri Eskolako festak "ekosistema hezitzaile osoa" elkartu du

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-06-05 07:43   Hezkuntza

Larunbatean egin genuen Herri Eskolako Festa eta, eguraldia narrats samarra izan bazen ere, eskolako kide guztiek primeran pasa zuten. Hasi gazteenetatik eta zaharragoetara ikasleek hamaika entretenimendurekin gozatzeko aukera izan zuten (aurpegia margotzea, eskulanak, jolasak, apar-festa, bikelooping,...). 

Herri Eskolako festa egingo da larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-06-01 13:04   Hezkuntza

Herri Eskolako festa egingo da larunbatean

Datorren larunbatean, ekainak 3, Zumaiako Herri Eskolako festa ospatuko dugu Sagarbideako eraikuntza eta instalazioetan.

Gerrako haurrak eta Bernardo Atxaga izan dira Herri Eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-05-31 17:03   Gizartea

Gaur goizean, memoria historikoaren lanketa borobiltzeko ekitaldi berezia izan dugu Zumaiako Herri eskolan. Azken asteotan DBH4 eta Batxi1 mailetako ikasleekin 36ko Gerra eta bere ondorioak lantzen aritu gara. Horretarako Aranzadi Zientzia Elkarteak saio didaktikoak prestatu eta bideratu ditu ikasleekin. Gaurko ekitaldian, berriz, 36ko Gerraren ondorioak zuzen-zuzenean sufritu zituzten bi lagunen testigantza entzuteko aukera izan dute ikasleek, areto nagusian. 

TEKNOLOGIA BERRIAK. ONURAK ETA ARRISKUAK

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-05-27 23:30

TEKNOLOGIA BERRIAK. ONURAK ETA ARRISKUAK

Zumaiako Herri Eskolak, ikasturtean zehar gurasoentzako antolatu dituen tertulien baitan, maiatzaren 31n saio berri bat antolatu du. Oraingo honetan gaia hauxe izango da: “Teknologia berriak: onurak eta arriskuak. Zer egin teknologia berrien erabilpen egokia bultzatzeko?”.

Batxi 2koen agurreko bazkaria

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-05-26 18:37

Batxi 2koen agurreko bazkaria

Ikasle eta irakasleok giro ederrean ospatu dugu Batxi 2koen agurreko bazkaria. Denontzako hain aberasgarria izan den ikasturte honen bukaeran, eskerrik asko!

Frankenstein doktorea Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-05-26 18:22

Frankenstein doktorea Zumaian

Lekutan utzi dugu Frankenstein doktorea! Kostatakoa izan da, ez baitzuen zutitu nahi, baina hona hemen gure eskolan egin berri dugun lagun berria. Kopeta nahikoa ilun dauka baina musika egokia jarriz gero asmatuko dugu nola dantzan jarri.

Filmak euskaratzen

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-05-25 06:19   Kultura

Filmak euskaratzen

DBH 3 eta 4ko ikasleok Alien eta La La Land pelikulak euskaratu eta euskal komunitatearen esku utzi ditugu azpitituluak.com helbidean, edonork azpitituluak jaitsi eta pelikula horiek euskaraz ikusteko modua izan dezan.

Emozioak familian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-05-24 12:35

Emozioak familian

Zumaiako Herri Eskolako Lubaki Guraso Elkarteak antolatuta eta Baikara federazioaren eskutik, "Emozioak Familian" formakuntza saioa eskainiko da maiatzak 24an Herri Eskolako Sagarbideko eraikineko aretoan.

BIDELAGUNA

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-05-23 06:48

BIDELAGUNA

Aurten ere gure artean aritu dira lanean Ekiñe, Telmo, Lide, Beñat eta Xabi, arratsaldeetako laguntza-klaseetan. Zumaiako Herri Eskolak aurrera darama Hezkuntza Sailaren Bidelaguna programa, gure lerro estrategikoak diren hezkuntza inklusiboari eta aniztasunari erantzuna emanez.

Gerrako haurrak eta Bernardo Atxaga Herri Eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-05-19 14:04

Gerrako haurrak eta Bernardo Atxaga Herri Eskolan

Bernardo Atxagaren gidaritzapean, Gerra Zibilaz eta haren ondorioez ariko dira mahai-inguru batean Lore Albizu eta Andoni Garikano, gerrak bere gordinean jo baitzituen, haurrak zirela.