EH Bilduren neurtzeko haga bikoitzaren aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako EAJ-PNV 2021ko ots. 6a, 16:53

Gaur goizean Udaltzaingoaren eraikinean azaldu diren pintadak arbuiatzen eta iraindua izan den udaltzainari eta udaltzaingo guztiari elkartasuna adierazten ohar bat atera du Udal gobernuak eta pozten gara. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak, gainontzeko langileek bezalaxe, lan haundia egiten dute bere eginbeharra betetzen eta garbi eskertu eta adierazi beharra dago, bainarik gabe.

Ildo horeetan, EHBilduren jarrera aldakorra eta erakusten duten aurpegi bikoitza agerian utzi eta salatu nahi dugu.

Pintada eta pankarta iraingarri eta mehatxugarri guztiak dira gaitzesgarriak; berdin dio nori zuzendua eta nork sinatutakoa den iraina.

Eraikin guztiei eragiten zaizkien kalteak dira gaitzesgarriak; berdin dio eraikinak publikoak edo pribatuak izan eta nork eta zergaitik eragindakoak izan kalteak.

Irainek eta mehatxuek ez dute desberdintasunik onartzen.

Gaurkoan berehala ezabatu dira pintadak; ondo egina. Hala ere, ez dugu ahazten herri honetako ehundaka herritar ordezkatzen ditugun bi alderdietakook hiltzailetzat jotzen gintueen pankarta egunak egon zela Amaiako plazan zintzilik. Ez dugu ahazten, udal gobernua osatzen duen EHBildu ze isilik egon den herrian gertatu diren hainbat erreketa eta istiluen aurrean; ezta ahazten ere, Kofradiako eraikin historikoari egindako erasoan Udal gobernuko kide den alderdi batek duen ardura zuzenak arbuiatu gabe eta erantzukizunak eskatu gabe jarraitzen duela. Tamalez zerrenda oso luzea da, luzeegia.

Ez dugu iraganera begira denbora gehiegi igaro nahi. Hala ere, jarrera desegokiak agerian utzi behar dira. Ez da tentsio eta krispazio gehiago gehitzeko unea. Jarrera eraikitzaileen aldekoak gara; baino borondate horrek ez du esan nahi inkoherentzien aurrean orria isil isilik pasatzen utziko dugunik.

Gertakari iraingarri eta mehatxugarri guztiak dira gertakari larriak; eta kaltetu, iraindu eta mehatxatu guztiak dira herritarrak eta herri agintariengandik begirune eta babes berdin-berdina merezi dute. Gainontzean ez gabiltza bide zuzenean.

 Zumaiako EAJ.