Zumaiko EAJ-PNVk bere kezka adierazi du herrian bizi izaten ari garen ekintza-bandaliko boladaren aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako EAJ-PNV 2020ko urt. 23a, 09:37

Zumaiako EAJ-PNVren Erakundeak azkenengo asteburuetan, behin eta berriz, edukiontziak erre izana salatzen du eta “ekintza-bandaliko” hauen egileak ekintza hauen aurrean “erantzutea” espero du.

Jeltzaleok ekintza hauek oso kezkagarriak direla azpimarratu nahi dugu eta uste dugu “hiri-altzarien hondamena suposatzen duten nahita egindako ekintza guztiek bezala, herritarren segurtasuna arriskuan jartzeaz gain, elkarbizitzaren aurka erasotzen dutela eta herritarrengan uzkurdura sortu.”

Jeltzaleok gure kezka azaltzen dugu ekintzen errepikatzearen aurrean eta, nahiz eta bat edo beste ezustekoa izan daiteken arren, kezka adierazten dugu, baita ere, gehiengoak ekintza-bandalikoak izan direnaren zantzuaren aurrean. Zentzu honetan zera adierazten dugu “bai protesta modura, hala nola beste edozein arrazoi medio, adierazpen modu biolento hauetara jotzen duten taldeak egotea beti arbuiagarria dela uste badugu ere, behin eta berriz gertatu izanak eta egileak adin txikikoak izan daitezkenaren zantzuak egonezina haunditu egiten du islatzen duen funts sozialeko arazoagaitk”. Zentzu honetan zera azpimarratu nahi dugu “Edukiontziak ez dira erre, erre egin dituzte eta hor dago larritasuna eta gakoa”

Horregaitik Zumaiako EAJren ustez ”udal arduradunek ere ekintzen azterketa bultzatu behar dute; erantzukizunak eskatu eta egileei eragindako kalteen ardura exigitzeko.  Era berean ekintzen funtsa aztertu, zenbait pertsona horrelako portaerak izatera eramaten dituzten arrazoiak eta zirkunstantziak miatu eta hauei aurre egiteko gizarte eta hezkuntza arlotik lan egiteko ekimenak bultzatu beharko lituzkete.”

Udalak atera berri duen komunikatuan holako lanketaren bat egiteko asmoa azaldu du; pozten gara, baino erantzukizunak eskatzeari ihez ez egitea ere eskatzen diogu.