Zumaienan izandako UNESCOren kongresua aztergai, Kanpo Gaietako Ministerioan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2022ko urr. 15a, 12:30

Aste honetan, bilera egin da Madrilen, Kanpo Gaietarako, Europar Batasunerako eta Lankidetzarako Ministerioan. Bilera horren helburua, besteak beste, uztailean Zumaian (Zumaienan) izandako Nazioarteko Unesco Topaketan hitzartu ziren helburu pedagogikoak lantzea izan da, baita Nazioarte mailan egin beharreko erakundeen arteko sare-lanean aurrerapausoak ematea ere. 

Bilera horretan, Santiago Sierra González del Castillo Kultura eta Zientzia Harremanak Koordinatzeko Saileko arduradunak hartu zuen parte, Luisa Marquez Estatuko Unesco Eskola Sareko Koordinatzaile Orokorrarekin eta Isaak Aranberri Zumaienako Zuzendariarekin batera, besteak beste.
 
Uztaileko Kongresuan hartutako konpromisoekin aurrera jarraituko dugu, gure proiektu pedagogikoa indartuz. Bertako erakunde, unibertsitate eta profesionalekin lanean jarraitzeaz gain, kanpoko eragile eta erakundeekin ere harremanak bideratuko ditugu.
 
HERRITIK ABIATUTA, MUNDUARI BEGIRA GAUDELAKO.