Zaragozatik etorri dira Zumaiena proiektua ezagutzera

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2022ko eka. 11a, 08:54

Zumaienako hezkuntza proiektua ezagutzeko aukera izan dute.

Zaragozako Luis Buñuel Institutuko goi mailako Haur Hezkuntzako ikasketak burutzen ari diren 40 ikasleren bisita izan dugu gaurkoan Zumaienan.

Bisitan zehar, Zumaienan gauzatzen ari garen eraldaketa pedagogikoa ezagutu dute. Teoriaren eta eguneroko jardunaren arteko loturak egin ahal izan dituzte, beren etorkizun profesionala aberastuz, eta iritziak, kezkak eta bizipenak partekatuz.

Guretzat beti da pozgarria kanpoko hezkuntza erakundeetatik gure proiektua ezagutzeko gogoa erakustea. Izan ere, gogo horrek indarra ematen digu orain arte bezala lanean ilusioz jarraitzeko.