JOLAS EREMU BERRIA

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2022ko urt. 13a, 15:17
Aurrera doa Zumaienako iraultza pedagogiko eta arkitektonikoa. Baso Magikoarekin batera, eskola inguruko kanpo espazioa aberasten gabiltza azken hilabeteetan. Eskola aurreko eremu guztiaren eraldaketarekin, eremu berritzaile eta aberatsak bideratzen ari gara gure haur eta familientzat jolaserako, elkarrekin egoteko eta ikasten jarraitzeko.
Baso Magikoa eta Jolas eremu berria elkar osatzeko diseinatu dira. Natura gune zoragarri bat dugu Baso Magikoan, malda ezberdinekin, belar naturalarekin, zuhaitzekin, terraza ezberdinekin, lur naturalarekin… Horren osagarri, naturalizatutako gune eder eta erakargarria izango dugu jolas gune berriarekin. Horrekin guztiarekin ikastetxe eremu aberats bat lortuko dugu, hainbat eta hainbat alderdi garatzeko lagunduko duena: hala nola hezkidetzan, zentzumenen garapenean, ikasgelako jardueratan, kirol aniztasunean eta sozializazioan.