NEREA ZABALETA, EUSKADIKO IRAES IKASTETXEETAKO ORDEZKARI

Erabiltzailearen aurpegia
Zumaienako ordezkari modura, Nerea Zabaleta ikaslea eta Koro Epelde irakaslea izan dira CONFINT-ean.

Zumaiena eskola jasangarrien Euskadiko IRAES taldean dago. IRAESen, Euskal Autonomia Erkidegoan iraunkortasunerako ikastetxe bezala errekonozimendua jaso duten eta iraunkortasuna hezkuntza munduan bultzatzen duten 120 ikastetxek osatzen dute. Sare honetan esperientziak trukatu, proposamenak egin, ikastetxe eta sareko konferentziak prestatzen edota estatu zein nazioarte mailako esperientziak partekatzen dituzte ikasleek.

Urriaren 3tik 6ra, Guadarraman, Madrilen,  izan da EsenREDeko Gazteen  V. Estatu mailako ikastetxe jasangarrien konferentzia, Estatuko CONFINTa,   “ Salvemos el planeta “ lelopean. Honakoa da aurtengo aldarria: “ Herriak eta hiriak eraldatzeko, eskolak eraldatu; lortu dezakegun ametsa”. IRAESeko zortzi ikastetxe izan ziren aukeratuak Euskadiko ordezkari modura topaketara joateko, horien artean Zumaiena. Bertan 10 autonomia ezberdinetako sareak elkartu dira, 69 ikaslerekin eta 18 irakaslerekin batera.

Ikasleek lan bikaina egin dute Garapen Iraunkorreko Helburuen (GIH) inguruan. Estatuko Confintari amaiera emateko, ikasle ordezkari talde batek  bertan ateratako ondorioak, Sevillan ospatu den estatu mailako 1. hiri foroan aurkeztu dituzte.

Esperientzia polita bizitzeko aukera izan du Nerea Zabaleta, gure ikasleak,  Koro Epelde irakaslearekin batera.

Amaitzeko, aipatu, Nerea Zabaleta, Estatu mailako ordezkari bezala aukeratu dutela Euskadiko taldetik.  Zorionak, Nerea!