Suediako hezkuntza sistemako hainbat ikastetxetako bisita izan dute Zumaienan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2021ko urr. 9a, 08:44

Pasa den astean, Suediako hainbat ikastetxetako ordezkarien bisita izan genuen Zumaienan, eta gure hezkuntza sistemaren egunerokoa ikusteko aukera izan zuten.

Bisitariak Haur Hezkuntzako (Preschool) irakasleak izanik, gure 0-6 urteko etaparen marko teorikoa eta haurrekin egiten ditugun eguneroko dinamikak erakutsi genizkien, baita gure barruko espazioak eta Baso Magikoa ere. Gure hezkuntza sistema 18 urte artekoa izanik, beste etapak ikusteko aukera ere izan zuten, Zumaienako hezkuntza sistema osoaren irudi erreal bat izateko.

Beraiekin harremanetan egoten jarraituko dugu, haien jardunbideak ezagutu eta gure hezkuntza proiektua aberasteko helburuz. Andrea Thiel irakasle talde hartako ordezkariak mezu eder bat utzi zigun, eta haren hitzek indarra ematen digute aurrerantzean ere ilusioz lanean gogor jarraitzeko.