Plastifisharen kosteraren amaiera ekitaldia Zumaienan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2021ko mai. 23a, 09:04

Itsasoko zaborraren mehatxuari aurre egitea izan du helburu proiektuak.

Ingurumen Departamendua, Ternua enpresa eta MATER ontzi museo ekoaktiboa izan dira proiektu horren bultzatzaileak. Proiektuaren helburu nagusia, herritarren sentsibilizazioa eta ingurumen hurbilaren zaintzan gizartea inplikatzea izan dira, itsasoko zaborraren mehatxuari aurre egiteko.

46 zabor bilketa, 2.000 kilo hondakin plastiko, 112 tokiko proiektu ikastetxeetan, herritarren lau ekopatruila eta sentsibilizazio eta kontzientziazio ekintzak; hori izan da plastifisharen kosteraren emaitza.

Proiektuan, besteak beste, Gipuzkoako hamabi ikastetxetako 900 ikaslek hartu dute parte eta horien artean dago gure ikastetxea. Pasa den ostegunean, proiektuan parte hartu duten bi ikasle ordezkarik, egindako lan bikainaren ziurtagiria jaso zuten Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamenduko diputatuaren eskutik.