ERALDAKETA SOZIALERAKO OINARRIAK EZARRIZ

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2021ko urt. 21a, 10:55
Baso Magikoa, haur eta gazteen ikaskuntza-prozesua hobetuz.

Ikastetxeko jolasgunea eraldatzetik haratago doan proiektua planteatzen dugu Zumaienan BASO MAGIKOAREKIN. Natur gune bat ikastetxeko egunerokoan txertatzea da gure proiektuaren oinarria. Gure haur, gazte, familia, herriko eragile ezberdinei eta herritarrei inguru naturalarekin kontaktua gehitzea bideratu nahi dugu proiektu honekin eta prozesu parte-hartzaile aberats baten bitartez, denon artean pentsatu, bideratu eta eginaz.

Momentu honetan gizarte bezala ditugun erronkei erantzuteko Naturgune hau ikasgune bihurtzea dugu helburu. Haur eta gazteak egunero bertan egon eta espazioan ikasi eta espazioarengatik ikas dezaten.