NORBERAREN ESFORTZUZ EGINDAKOA… GEHIAGO MAITATZEN DELAKO

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2020ko abe. 30a, 20:11
Zumaienako guraso eta langileak elkarlanean.

Proiektu berriak ditugu esku artean urte berriari begira, eta Zumaiena osatzen dugunok elkarlanean aritzeak balioerantsi bat ematen dio egiten dugun guztiari. Azken hilabeteetan landu eta hausnartutako guztia errealitate bihurtzen ari da pixkanaka eta, Gabonetako oporrak aprobetxatuz, eskuei txistu eman eta hemen gabiltza langile eta gurasoak, buru-belarri lanean.

Zumaiena proiektua indartzeaz gain, pedagogia eta espazioak uztartzen dituen proiektu berriak ekarriko ditu elkarlanak 2021erako.