HASI ETXETIK ETA KALERA...

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2020ko abe. 5a, 11:39
Euskal kantugintzako abesti tradizionalak abesteaz gain, gaur egungo euskal abestiak entzun eta abesteko aukera paregabea izan genuan atzo arratsaldean. Txoria txori, Ilargia, amaren besoetan, Xalbadorren heriotzean, behin betiko...
Euskaraldiari amaiera emanaz, emanaldi bikaina eskaini zuten LH4-ko ikasleek areto nagusian.
 
Euskal kantugintzako abesti tradizionalak abesteaz gain, gaur egungo euskal abestiak entzun eta abesteko aukera paregabea izan genuan atzo arratsaldean. Txoria txori, Ilargia, amaren besoetan, Xalbadorren heriotzean, behin betiko...
 
Lehen hezkuntzako ikasleek zuzenean jarraitu zuten emanaldia aretotik, baina pandemiarengatik bizi dugun egoera dela eta, familiek streming bidez etxetik ikusteko aukera izan zuten. Egoera berezia bizi dugun arren, momentu eder hauek bizitzen jarraitzeko baliabideak jartzen jarraituko dugu Zumaienan.
 
Emanaldia ikusteko aukera dago Zumaienako youtubeko kanalean. Abestiak aukeratu daitezke menuan.