ZUMAIENA “EMAN MINUTU 1” NAZIOARTEKO IKUS-ENTZUNEZKO LEHIAKETAN IRABAZLE

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2020ko urr. 12a, 14:53
“EMAN MINUTU 1” Nazioarteko ikus-entzunezko lehiaketako “Euskarazko bideorik onena” saileko bideo irabazlea izan da Zumaienatik aurkeztu genuen “EKIN DIEZAIOGUN ALDAKETARI” bideoa.

2010ean UNESCO Etxeak “Eman minutu 1” ikus-entzunezko Nazioarteko lanen lehiaketa jarri zuen abian. Lehiaketa honen helburua giza eskubideekin lotutako mundu-mailako arazoei buruzko sentsibilizazioa eta kontzientziazioa hedatzea da.

2020ko lehiaketaren gaia “DUINTASUNA” izan da eta ikus-entzunezko 59 lan aurkeztu dira eta giza eskubideak defendatu, bultzatu, aldarrikatu eta zabaltzea dute helburu. 4 kategoria ditu lehiaketak. Sari Nagusia, Euskarazko Bideorik Onena, Ekin eta Egin Saria eta Unesco Etxea Saria.

Zumaienatik 4 bideo aurkeztu ziren, eta horietatik 3 pasa ziren finalera. Bideoak LH, DBH eta Batxilergoko ikasleek egin zituzten. Aurkezturiko bideoen izenburuak hauek dira:

1.- Duintasuna bertsotan

2.- Hezkuntza eskubideak guztiontzat

3.- Ekin diezaiogun aldaketari

4.- Zure eskubideak gure konpromisoa

Zumaienako bideo irabazlea “EKIN DIEZAIOGUN ALDAKETARI” izan da “EUSKARAZKO BIDEORIK ONENA” atalean. Trofeoa eta 1.250€ jaso ditu Zumaienak. Bideoa egin duten ikasleak Ane Sanchez Bastias eta Goiatz Aguado Atxega izan dira.

Sari banaketa martxoaren 13rako zegoen antolatuta Bilboko EITB-ko egoitza nagusian, baina pandemia dela-eta bertan behera geratu zen. Sariak irailean banatu zituzten Bilbon, eta EITBko Nahieran ikus daiteke, honako lotura honetan:

https://www.eitb.tv/eu/bideoa/unesco-etxea-dame-un-minuto-de-2020/7216/182021/1–atala/

Pozgarria da guretzat ikasleekin horrelako lanak egitea eta, bide batez, egindako lanak saritu egiten dituztela ikustea. Bide honetan jarraituko dugu aurrerantzean ere Zumaienan.