“BILAKA” DOKUMENTALA IKUSGAI

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2020ko ira. 21a, 12:42
2019ko azaroaren 20an, Bilboko Azkuna Zentroan, “BILAKA, Hezkuntza eraldatu gizartea eraldatzeko” dokumentala aurkeztu zen eta orain plataforma ezberdinetan dago ikusgai.
2019ko azaroaren 20an, Bilboko Azkuna Zentroan, “BILAKA, Hezkuntza eraldatu gizartea eraldatzeko” dokumentala aurkeztu zen.
 
Dokumental honetan, EAE-ko ikastetxe ezberdinetako hezkuntza proiektu eta eredu pedagogikoei esker gizarte eraldaketa bultzatzen duten ikastetxeak azaltzen dira. Aipatu baita, Euskadiko Eskola Kontseiluko lehendakaria den Nelida Zaitegi-k ere parte hartzen duela dokumental honetan.
 
Orain, formatu irekian, plataforma ezberdinetan ikusteko aukera eman dute. Zumaienari dagokionez, dokumentaleko lehenengo zatian azaltzen da (0:00-04:29) eta orain dela urte batzuek abian jarritako KONFIANTZAREN PEDAGOGIAREN inguruan hitz egiten da.
 
Dokumentala Unesco etxeak bideratu du Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin.