ETXEETATIK ZUMAIENA FESTARA!

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2020ko mai. 22a, 22:20
Maiatzaren 21 eta 22an festa giroan murgildurik izaten gara urtero Zumaienan, baina bizi dugun egoera berezi honetan, festa beste modu batera ospatzea pentsatu dugu.

Egoera normalean egongo bagina, gaur festa handia izango genuke Zumaienan. Baina oraindik bizitza normala egin ezin badugu ere, ongi pasatzeko momentuak izango ditugu. Horietako batzuk, hurrengo asteko zuzeneko saioak izango dira. 

Aste honetan ikasle asko animatu dira beraein bideoak bidaltzera. Animatu beste guztiak ere koreografiekin, abestiekin edo instrumentuekin jotako abestien bideoak familiarekinetxean@zumaiena.eus -era bidaltzera.

Kontuan izan prestatu dugun sites-ean (https://sites.google.com/zumaiena.eus/zumaiena-jaiak-2020/orri-nagusia ) ikasle guztiek egin dituzten lanak ikusgai izango direla eta bozkatzeko aukera ere zabalduko da. Hurrengo egunetan pasako dizuegu informazio gehiago.

Ondo pasa asteburua!