DANTZA FAMILIAN

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2020ko mar. 28a, 13:25
"Inor ez atzean" UNESCO ETXEAK bideratu duen abestia da eta MADDALEN ARZALLUS da abestiaren sortzaileetako bat.

Aste honetan ere proposamen berri batekin gatozkizue. DANTZA FAMILIAN egiteko aukera eman nahi dizuegu. Etxean zaudeten guztiak elkartu eta koregrafia landu eta egitea izanik helburua. Ikusiko duzuen modura, familian egiteko da eta denok etxean gauden momentu hauetan, gorputza mugitu eta ondo pasatzea du helburu.


Koreografiaren abestiak INOR EZ ATZEAN dauka izena eta UNESCO ETXEAK sustatu du, BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN babesarekin. Abestiaren sortzaileak EÑAUT GAZTAÑAGA, ITZAL URANGA ETA MADDALEN ARZALLUZ dira.


Abenduan eman zen ezagutzera abestia, ehundaka ikasle dantzan ziren ekitaldi batean. Maddalen Arzallus zuzenean ikusteko aukera ere izan zen abenduan Zumaienan egin zen jaialdian.


Abestia eta dantzaren helburua, 2030 agendan ezarritako GARAPEN IRAUNKORREKO 17 HELBURUAK ezagutarazi eta gizarteratzea da, eta abestiak dioen modura, "inor atzean utzi gabe" gainera.


Beraz, oraingo honetan haur, gazte zein heldu, koreografia ikasi eta dantzatzen jartzeko proposamena luzatzen dizuegu.


ANIMATU!