IPUINEN MAGIA!

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2020ko mar. 23a, 15:57
Egunero zintzilikatuko dugu ipuin eder bat!

Haurtzaroan ipuin eta kontakizunen garrantzia ikaragarria da. Haurrak magiaren munduan barneratzen dira eta irudimena lantzen dute. Ikastetxeetan hainbat ipuin lantzen dira egunero, eta etxean ere gauza bera egitea proposatzen dizuegu.

Irudimena lantzeaz gain euskara lantzeko aukera paregabea eskaintzen digute ipuinek. Jakin badakigu zenbait etxetan beste hizkuntza bat hitzegiten dela, eta eskainiko dizuegun aukera honekin zuen etxeko haurrek egunero euskarazko ipuin bat entzun eta irudimena lantzeko aukera izango dute.

Esan bezala, beraz, ipuin bat zintzilikatuko dugu eskola egun guztietan ikastetxeko sare sozialetan (Instagramyoutube, Facebook eta Twitter ), zuei ondo datorkizuenean etxe-giroan entzuteko.

Gozatu!