ATELIERRA-ren inguruko dokumental labur honetan, sormenak eta arteak ikaskuntza-prozesuan duen garrantzia azaltzen dugu.
Zumaienan, berrikuntza pedagogiko sakon baten bidean jarri gaitu Konfiantzaren Pedagogiak. Pausoz pauso, haurrak bere osotasunean garatzeko lagungarriak diren hainbat proposamen txertatzen ari gara gure eguneroko lanean. Sormenak eta arteak ikaskuntza-prozesuan duen garrantzia kontuan hartuta, Atelierra sortu dugu. Hona hemen gure proposamenaren sorburua eta zergatia azaltzen duen dokumental labur hau.