EITB maratoia 2019 – Lau teilatu

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2019ko abe. 5a, 17:58
Zumaienako haur hezkuntzako txikienak lau teilatu abestu eta dantzatu dute.
Lau teilatuen gainean, ilargia… eta ilargiaren ondoan, haur guztien amets eta ilusioak. Zumaienan oso gogoan ditugu minbiziaren zama eramatea egokitu zaien haurrak. Eta ez haurrak bakarrik: borrokan dabiltzan guraso, aitona-amona, izeko-osaba….borroka hori galdu eta joan direnak… Guztiak gogoan hartuta eta guztien omenez gure ekarpen xumea, goxoa eta barru-barrukoa.