GURASO ESKOLA ZUMAIENAN

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2019ko aza. 15a, 17:34
Familiekin elkarlanean aurrera goaz, beti aurrera....
Loturaren balioa eta garrantzia izan zen atzo arratsaldean 0-2 urteko haurren familiekin landu genuen gaia. Gorputzetik eta bizipen pertsonaletik abiatuta loturak zeinen garrantzia duen ulertu zuten atzo gurasoek. Udazken giro hotzean txokolate bero bat partekatu genuen elkarrekin, eta hitza jarri genion bizitako sentimendu eta sentsazioei. Aberatsa eta oparoa izan zen atzoko saioa, gure haurren etxekotasun-prozesua erraietatik ulertzeko balio izan zigun eta. Aurrera goaz, beti aurrera....