ZUMAIENA GURASO ELKARTEA

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2019ko aza. 7a, 14:57
Zumaienako guraso elkarteak, familien parte hartzea bideratuko duen egitura berriak jarriko ditu abian, ikastetxeko irakasleekin elkarlanean aritzeko.

ZUMAIENA-ko Guraso Elkarteak urteak daramatza Ikastetxeko zuzendaritza, irakasle, ikasle, guraso eta ikastetxetik kanpo dauden eragile ezberdinekin elkarlanean. Gure seme-alaben gaur egungo eta etorkizunerako behar eta balioetara egokitzen den hezkuntza eredua sustatzen. Jakin badakigu, eraldaketa prozesu jarrai eta handi batean dagoela barneraturik ZUMAIENA. Egungo egoera azterturik pauso bat gehiago eman nahi dugu Guraso Elkartearen egituran.

Gure hitzak, jarrerak, babesak, begiradak, elkarlanak eta PARTE HARTZEAK ZUMAIENA HEZKUNTZA PROIEKTUAN eragin zuzena du, egiteko modu honek gure seme-alaben hezkuntza eredua aberasten duelarik. Hori horrela izanda, KOMUNITATE OSOAREN (seme-alaben, familien, ikastetxeko hezitzaile eta langileen eta ikastetxetik kanpoko agente eta entitateak) proposamenak eta ideiak bideratu eta Zumaiena ikastetxearekin elkarlan eraikitzailean PROZESU PARTEHARTZAILEAN bidez eredu berri bat jarri nahi dugu abian eta horretarako zuek beharrezkoak zarete. Senideen eta komunitatearen partaidetza aktiboa, hezkuntza prozesu guztietan, ezinbestekoa da, bai ikasleen ikaskuntza-irakaskutza prozesua, motibazioan, elkarbizitzan eragin eta baita inklusioa indartzeko ere.

Jakin badakigu baita, etxe edo familia bakoitzean egoera ezberdin bat dagoela, hori dela eta, egitura berri honetan, parte hartzeko aukera ezberdinak planteatzen ditugu. Bakoitzak, nahi duen edo ahal duen modura parte hartzeko aukera librea izango duelarik.