FAMILIEKIN ELKARLANEAN - BIZIPEN TAILERRA

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2019ko urr. 31a, 18:28
Aurreko asteartean 4 urteko gure haurren gurasoek aukera paregabea izan zuten benetako jolasa zer den berriz bizitzeko.

Jolasa berezkoa da gizaki guztiengan: ez da denborarekin garatzen den gaitasun bat. Jolasa bizi-iturria da, jolastea ekitea, bizitzea eta ingurua eraldatzea da, hura hobeto ulertu ahal izateko. Zeinen abstraktua eta zehatza aldi berean… zeinen erraza eta zaila, zenbateko gozamen eta min-iturria den jolasa…  Horiexek dira, hain zuzen, jolasaren bi alderdiak, eta haien arteko oreka berebizikoa da jolasa benetakoa eta garbia izan dadin. 

Jolasa ederra, garbia eta askea da: doako jarduera bat, haurraren gozamenerako sortua. Jolasa bat-batekoa da, eta horretarako funtsezkoa da eremu seguru batean garatzea, haurra eta bere ekintzak segurtasunez jasoko dituen eremua, hain zuzen. Eremu horretan helduok ez ditugu inoiz gure nahiak, epaiak eta aurreiritziak jarri behar, haurra denbora galtzen ari delakoan.

Jolasa haurraren adierazpen-bide nagusia da: hazkunde-, gogo- eta ikaskuntza-iturria da, baita bestearekin topo egiteko zubia ere. Haurrekin aritzen garen helduok kontu handiz zaindu behar dugu jolasaren altxorra, gauza gehiegi erakusteko tentazioan erori gabe. Begira eta entzun ditzagun gure umeak! Egokitu gaitezen haien errealitatera eta, epairik egin gabe, utz diezaiegun jolasaren bidez diren bezala agertzen!

Aurreko asteartean 4 urteko gure haurren gurasoek aukera paregabea izan zuten benetako jolasa zer den berriz bizitzeko. Plazer bat izan zen zuek jolasten ikustea! Mila esker parte hartzeagatik!