Zumaienako bi ikasle estatu mailako ingeleseko olinpiadetako irabazle

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2019ko ira. 10a, 18:27

Nahia Elosua eta Mara Zearreta, pasa den ikasturtean "Little Bridge"-k estatu mailan antolatu zituen olinpiadetako irabazle izan dira.

Orain dela bi ikasturte “LITTLE BRIDGE” izeneko material berritzaile bat aukeratu eta Tekinskool-ekin elkarlanean lanean hasteko apustua egin genuen Zumaienan. 6 urtetik 12 urterako ikasleek plataforma baten bitartez eta jokuen bidez, beraien ingles maila hobetzeko aukera bideratzen da.

Pasa den ikasturtean estatu mailan antolaturiko olinpiaden emaitzak argitaratu eta gure lehen hezkuntzako bi ikaslek saria irabazi dutela adierazi digute. LH 2-ko NAHIA ELOSUA ETA MARA ZEARRETA dira ikasle hauek. Sari banaketako ekitaldia Oviedon  izan bazen ere, streaming bidez konektaturik egin zen sari banaketa eta atzo jaso zituzten Zumaienan bertan beraien opariak.

Nahia eta Mara zoriondu nahi ditugu egindako lan bikainagatik eta ikasturte honetan ere lanean gogor jarraitzera animatu.