Janire Gonzalez-Etxabarri Espainiako Txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2019ko eka. 25a, 12:44
Berriz ere egin du. Inork aurretik lortu gabeko marka erdietsi du Zumaienako ikasleak. Egun hauetan Valdoviñon (Galizia) jokatu den Espainiako helduen mailako txapelketa irabazi du Janirek soilik hamalau urterekin. Valdoviñoko eskuinetan ikaragarrizko maila erakutsi eta denak txundituta utzi ditu finalean 7,75 eta 8,25eko bi olatu surfeatu ondoren. Zumaienatik zorionik beroenak Janire, jarraitu horrela!

Osorik irakurri