ZTTko neskak podiumera igo dira Amorebietako taldekako duatloian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2023ko ots. 20a, 16:27

Hasiberriek, beteranoek, guztiek gozatu zuten larunbatean Amorebietako duatloian. Euskadiko txapelketa jokoan izan zen bertan.

Bakoitzak bere helburuak finkatuta izanik, talde giroan hasi dute denboraldia ZTTko kideek. Ohitura bilakatu da Amorebietako Taldekako duatloia zumaiarrentzat. Aurten, gainera, nesken bigarren taldea osatzea ere lortu dute. Horrela, gizonezkoen eta emakumezkoen bina talde aritu ziren larunbatean.

Egin beharreko lana: 5 kilometro korrika, 20 kilometro bizikletan eta amaitzeko beste 2.5 kilometro korrika. Taldekako lehia izatean taldekideek uneoro elkarrekin joan behar dute. Taldea osatzeko lau kirolari behar dira eta gehienez sei.

Beteranoentzako eta hasiberrientzako larunbat arratsalde eder bat pasatzea gutxi ez balitz, podiumera igo zen ZTTko nesken talde bat. Horrela, hirugarren izan ziren Amorebietan, baina proba Nafarroako talde batek irabazi zuenez, Euskadiko txapelketan zilarrezko domina lortuta itzuli ziren etxera.

Motorrak berotzeko eta talde giroa sendotzeko ondo etorriko zaie ZTTko kideei Amorebietako esperientzia, bi hilabete barru hasiko da eta triatloi denboraldia.

ZTT kirolarekin hezi eta gozatu!