ZTTko gaztetxoak Gipuzkoan zehar dabiltza

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2023ko ots. 16a, 10:18

Elurtutako mendiak inguruan zituztela, Legazpin jokatutako Gipuzkoako txapelketan izan dira. Lokatz gutxi zuen belardi zoragarri batean, aritu dira saltaka.

Bikaina joan zen Legazpin Gipuzkoako txapelketa. Maila polita emateaz gain, berriz ere kirola eginez gozatu zuten zumaiarrek. Bide batez, infantil mailako mutilek taldeka Euskadiko txapelketan aritzeko txartela lortu zuten.

Otsailaren 26an izango da Legazpin Euskadiko Txapelketa. Aurretik, otsailaren 25ean, Zumaiako 38. Herri Lasterketan ere ikusiko ditugu ZTTko harrobikoak. Proba nagusia 17:00etan hasiko da, baina 15:45ean haur eta gaztetxoak ikusiko ditugu lanean.

ZTT kirolarekin hezi eta gozatu!