Hotzik ez ZTTko gaztetxoentzat

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2023ko urt. 23a, 12:28

Zumarragako Argixaoko instalazioetan izan dira Zumaiako kirolari gazteak, Goierri Garaia atletismo taldeak antolatutako krosean.

Takodun zapatilak eta lokatz kontuak alde batera utzi ondoren, atletismoko pista, futbol zelaiko belar artifiziala eta errepideko asfaltoaren gainean saltaka aritu dira Zumaiako korrikalari gazteak. Indarberritu eta asetzeko pintxo beroen laguntza izan dute, Goierri Garaia atletismo taldearen eskutik.

Hurrengo lasterketa Donostiako Gimnastika Uliak antolatuta Gros auzoan egiten dena izango dute. Hau ere asfalto gainean izango da, otsailaren 5ean.

ZTT kirolarekin hezi eta gozatu!