ZTT Orioko krosean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2022ko abe. 7a, 10:24

San Nikolas egunean, Orion, kirolerako tarte ere izan da, eta zoriontzeko lana egin dute ZTTko gaztetxoek.

Kros denboraldian erabat murgilduta, Zumaiako Triatloi Taldeko gaztetxoak saltaka izan ziren Orion.

Oria ibaiaren ondoko belardian, ospatzen den Kamel Ziani krosean maila eta distantzia desberdinetan aritu ziren.

Kimuek 1.200 metroko ibilbidea osatu zuten; infantilek, berriz, 1.500 metrokoa neskek eta 2.000 metroko distantzia mutilek.

Datorren igandean, abenduaren 11n, Ordiziako Oianguko belardietan dute datorren hitzordua.

ZTT kirolarekin hezi eta gozatu!