Atletismoan aritzeko aukera eskainiko du aurten ere Zumaiako Triatloi Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2022ko ira. 19a, 14:00

Zumaiako gaztetxoei atletismoan aritzeko aukera zabalduko die aurten ere Zumaiako Triatloi Taldeak. 

2022-2023 denboraldian atletismoan aritzeko parada izango dute Zumaiako haur eta gazteek Zumaiako Triatloi Taldeari esker. Horretarako, entrenamendu saioak egingo dira urriaren 4tik aurrera. Saioak asteartetan eta ostegunetan izango dira, 16:50etik 17:50era bitartean.

Kategoria hauetako haur eta gaztetxoek parte hartu ahal izango dute:

  • Infantilak (2009-2010).
  • Kimuak (2011-2012).
  • Benjaminak (2013-2014; astean entrenamendu bat, lehiaketarik ez).
  • Kadete eta gorako mailetan federatzeko aukera emango du ZTTk.

Urteko kuota 100 euro izango da; benjaminen kasuan, 50 euro.

Honen berri emateko bilera egingo da irailaren 27an, 17:15ean, Lubaki kiroldegian.

Izenak posta elektroniko (zumaiako.triatloi.taldea@gmail.com, inskripzioakztt@gmail.com) edo telefono (722 85 69 65) bidez eman daitezke. Izena emateko azken eguna irailaren 20a, asteartea izango da.

Animatu saltaka egitera!