Zumaiako triatloian izena eman daiteke

Erabiltzailearen aurpegia

Irailaren 10ean izango da aurten Zumaiako triatloia, eta berrikuntzekin dator. Herri mailako triatloia berreskuratuko da, Gernika pasealekua izango da probaren erdigunea.

Iaz pandemiak behartutako neurriak hartuta ospatu zen Zumaiako triatloia. Aurten, ohikoa den moduan, froga herrikoia (federatu gabeak) eta nagusia (federatuak) izango ditugu. 
Herrikoia super sprint distantzian (350 m-10km -2.5km) jokatuko da, eta nagusia Sprint distantzian (750m- 20km- 5km).

Berrikuntza bezala, super Sprint distantzian, federatutako kadeteek beraien lasterketa izango dute.

Zumaiako triatloi taldeak ahalegin berezia egingo du egokitutako kirolariak gainerakoekin batera kirol honetaz goza dezaten bi distantzietan.

Izen ematea rockthesport.com webgunean egin daiteke. Hona hemen loturak:


 ZTT kirolarekin hezi eta gozatu!