Hemen da berriro umeen duatloia

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2022ko mai. 17a, 09:11

Alai auzategian izango da datorren igandean, maiatzak 22an. Goizeko 11:30ean hasiko den proba honetan benjaminek, kimuek eta infantilek parte hartuko dute. Erritmoa kontrolpean izango dute antolatzaileek, probaren zati handi batean.

2019an ospatu zen azkeneko aldiz umeen duatloia, ZTTk antolatuta. Bi urteko hutsartearen ondoren, gaztetxoentzako proba hau hemen da berriro. Helburu nagusia lehen pausuak nola eman erakustea da. Kirol honetako arauak, ezaugarriak, edo bitxikeriak zein diren azaltzea parte hartzaile edo kirolzale guztieri.

Izena emateko ondorengo bide bat aukeratu:

  • Zumaiena eta ZHE ikastetxetan, 
  • 722 85 69 65 zenbakian WhatsAppez.
  • inskripzioakztt@gmail.com
  • Egunean bertan irteeran 10:45-11:15 bitartean (dortsalak baldin badaude)

Ondorengo loturan zirkuitoak ikusi daitezke: https://mailchi.mp/1f5cc6646b88/zumaiako-duatloia

Inoiz parte hartu ez ba duzu, zatoz ez zara damutuko.

ZTT kirolarekin hezi eta gozatu.