ZTT Zornotzako taldekako duatloian izan da

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2022ko mar. 16a, 15:42

Proba honetan kirol desberdinak egin behar dira, korrika eta bizikleta hain zuzen. Eta ahal den neurrian, taldean aritzeari abantaila ateratzen jakin behar da.

Zornotzako taldekako duatloian hasi zuten denboraldia pasa den larunbatean ZTTko gehiengo batek. Gehienez sei eta gutxienez lau kidez osatzen dira taldeak; uneoro elkarrekin joan eta elkar lagundu behar dute. Helmugan laugarren taldekidearen denborak balio du.

Oso garrantzitsua da, beraz, talde-lana, erreleboak ematen jakitea, eta abiadura berdintsu bati eustea bai korrika bai bizikletan.

ZTTk emakumezkoetan talde bat osatu zuen; gizonezkoetan, berriz, bi talde. Egin beharreko lana 5 kilometro korrika, 20 kilometro bizikletan eta 2,5 kilometro korrika izan zen. Helmugara hiru taldeak osorik iritsi ziren, taldekide guztiak elkarren babesean zirela. 

Aurrerantzean ere duatloi bat edo beste izango da, baina maiatzean hasiko da triatloi denboraldia han hemenka. Izango da, beraz, non parte hartu.

ZTT kirolarekin hezi eta gozatu.