Bi zumaiar Jaenen izango dira Espainiako kros txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2022ko urt. 30a, 09:30

Aratz Rodrigez eta Martin Amilibiak abenduan lortu zuten selekzioarekin lehiatzeko aukera, Amurrion jokatutako Euskadiko kros txapelketan. Gaur telebistaz ikusteko aukera izango dugu.

Rodrigez emakumezko absolutuan bigarren postuan izan zen, eta Amilibia, berriz, laugarren gizonezko absolutuen mailan.

Azken hilabeteetan 10.000 metroko marka pertsonala hobetzeko gai izan dira. 35'26 Rodrigezek eta 30'45 Amilibiak. Benetan goi mailako markak, bata zein bestea.

Nahiz eta Jaenerako bidaia luzeak mesede handirik ez egin, lasterketa txukun bat egiteko moduan dira biak.

Lasterketa ikusteko aukera La Liga Sporten izango dugu, goiz guztian zehar, maila ezberdinetako lasterketak.

Rodrigezek, 12:45ean du irteera ordua, eta Amilibiak, 13:30ean.

Ez da egunero aukera edukitzen onenekin lehiatzeko, beraz, gozatu aukeraz.