ZTTk bilera informatiboa egingo du etzi triatloian hasi nahi dutenekin

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2021ko aza. 30a, 12:08

Aitzuri pilotalekuan izango da, ostegunean, 19:00etan. Jarraian, urteko batzarra egingo dute ZTTko partaideek. 

Kirol berri batean hasten den edonork zalantza ugari izaten ditu: zer material erabili, non erosi, garestia ote den... Zalantza horiek guztiak argitu ahal izango dituzte ostegunean Aitzurira gerturatzen diren kirolzaleek. 

Abantaila batzuk aipatzekotan, ondorengoak:

  • Igeriketa ikastaroa, arropa teknikoa eta esfortzu proba prezio egokian erosteko aukera izango da.
  • 23 urtez azpikoek fitxa doan izango dute.
  • Talde giro bikainean entrenamendu teknikoak egiteko aukera, nola ez.

    Azaldu Aitzurira abenduaren 2an 19:00etan.

    ZTT kirolarekin hezi eta gozatu!