Saltaka hasi nahi duten gaztetxoei deialdia egin die ZTTk

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2021ko ira. 21a, 10:05

Bilera informatiboa irailaren 30ean egingo da, Lubaki kiroldegian, 17:00etan. Bertan xehetasun gehiago eman, eta zalantzak argituko dira. Entrenamenduak, berriz, urriaren 5ean hasiko dira.

Ohikoa bilakatu da edozein ordutan korrilkalariak gure herrian ikustea, bakoitza bere erritmoan eta neurrian. Zapatila batzuk eta korrikarako erropa erosoa nahikoa dira materialari dagokionez. Lagun talde batean ibiltzeak, eta esperientzaidun norbaiten gidaritzapean aritzeak, ordea, lanak arintzen ditu.

  • Entrenamendu hauek benjamin, alebin eta infantilei bideratuta daude
  • Kadete edo goragoko kategorietan, atletismo eta triatloian federatzeko aukera izango da
  • Urteko kuota 100€ (benjaminek 50 €)
  • Harremanetarako zumaiako.triatloi.taldea@gmail.com (tel.: 722 85 69 65)

ZTT kirolarelkin hezi eta gozatu.