Zumaiarrak Corrales de Buelnako duatloian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2021ko uzt. 28a, 07:46

Aratz eta Helena erbiak baino bizkorrago ibili dira, Kantabrian ospatu den duatloi honetan. 10 km korrika, 40 km bizikletan, eta 5 km korrika saioarekin osatutako kirol ekitaldian.

A zer maila!!

Joan zen asteburuan, Los Corrales de Buelnan (Kantabria) distantzia ertaineko duatloia ospatu zen. Bertan, Helene Alberdi eta Aratz Rodriguez genituen partaideen artean; zumaiartuak ditugun bi emakume hauek nagusi izan ziren.

Helenek berriz ere sasoi betean dagoela erakutsi zuen eta lehen postua lortu zuen.

Aratzek ere, hasiberria izan arren, kirol honetarako doai bereziak dituela garbi laga zuen, bigarren postua lortuaz.

Distantziak 10 km korrika, 40 km bizikletan eta 5 km korrika ziren, eta aurreneko hamar kilometroak, Helene eta Aratzek elkarrekin egin zituzten, Gainera, hirugarren emakumezkoari tartetxo polita atera zioten.

Bizikletan, Helenek bere esperientziaz aparte, bere kirol maila erakutsi zuen. Bere bizikletako denbora nesketan onena izan zen, eta gizonezkoak ere kontuan hartuz gero, aurrenekoengandik oso gertu izan zen. Aratzek ere lan polita egin zuen, bizikletaren gainean hirugarren emakumearekiko abantaila mantendu baitzuen.

Azkeneko korrikako 5 kilometrotan bakoitzak ordura arte lortutakoa mantentzeko arazorik ez zuten izan.

Zorionak!!