ZTTk lehian darrai

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2021ko eka. 7a, 16:55

Batzuk hemen eta besteak han, lehiatzeko aukera eta modu berriekin, gure taldeko kirolariak lanean ari dira.

ZTTko kideak, Euskal Herritik kanpo baldin bada ere, lehiatzen jarraitzen dute.

Tarragonako Ampostan aritu ziren Eider, Aritz, eta Alex maiatzeko azken asteburuan.
El Rasillon (Errioxa) Liernik bere debuta egin zuen triatloian, sprint distantzian. Torrelavegan (Kantabria) Aratzek bere lehen duatloian parte hartu du asteburu honetan. Hasiberri baten zalantzak argitu ondoren, laugarren postu bikainean sailkatu zen.

Badirudi irailean hasi eta udazkenera arte luzatuko dela aurtengo EUSKAL ZIRKUITUKO proben egutegia. Bitartean, taldeko ekintzetan eta kanpoko ekitaldi bakanetan parte hartzen jarraituko dute kirolariek.

ZTT kirolean hezi eta gozatu.