2021. urteko ZTTko atletismo eskolak atseden hartuko du

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2021ko mai. 30a, 07:05

Lehiatzeko aukerarik apenas izan arren, ZTTko atletismo eskolak gaztetxoak kirolean hezten jarraitu du. Helburu nagusia kirolzaletasuna sustatzea baita batez ere, adin horietan.

ZTT atletismo eskolako umeek aurtengo saioak amaitu dituzte. Fran Aizpuruak eta Joxe Etxabek zuzendutako gaztetxoek denboraldi xelebre hau aurrera eramatea lortu dute.

Kepa Urbieta izan da bere adinagatik lehiatzeko aukera izan duen taldekide bakarra. Kepak larunbat honetan 1.000 metrotako lasterketa izan du, Donostiako Anoeta estadioan, denboraldiari amaiera emateko.

Pandemiaren erruz, behin baino gehiagotan entrenamendu saioak bertan behera laga behar izan dituzte, baina ahal izan denean eta beharrezko neurriak errespetatuta, saioei jarraikortasuna ematea eta urte txukun bat egitea lortu dute.

Ea datorren urtean beren gogoko kiroletan lehiatzeko aukera duten atletismo taldekoek eta beste kiroletan jarduten duten gaztetxoek.

ZTT kirolean hezi eta gozatu.