Martin Amilibia, Gipuzkoako txapeldun 5.000 metrotan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2021ko mai. 25a, 07:58

ZTTko kide batzuk Anoetako atletismo estadioan izan genituen igande goizean, tartean, Kepa Urbieta gaztea. Martin Amilibiak, berriz, garaipena lortu zuen.

Ibon Aranguren, aurreko astean Durangon jokatu zen Euskadiko txapelketan, master kategorian, 1.500 metrotako distantzian txapela lortzetik zetorren. Sasoi betean dagoela erakutsi du, eta igandean, 5.000 metrotan, 15:29 ko marka bikaina lortu zuen. Joseba Amilibiak, aldiz, serie xumeago batean jardun bazuen ere, ez zuen bukatzerik izan.

Kepa Urbietak, 16 urte azpikoen 1.000 metrotako proban, esperientzia pilatzeko aukera bikainaz baliatu zen, eta oso maila handiko lasterketan parte hartzeko aukera ez zuen alferrik galdu.

1.000 metrotako distantzian, Daniela Larrañaga (RSO) gazte zumaiarra ere izan genuen, eta lasterketa amaiera bikain batekin, bere marka hobetzea lortu zuen.

5.000 metrotako Gipuzkoako txapelketa ere izan zen, eta Martin Amilibiak (ATSS) bere maila eman zuen. Aitor Mimenza bizkaitarrarekin azken metrotaraino elkarlanean jardun ondoren, batak lasterketako irabazle eta besteak Gipuzkoako txapeldun izatea lortu zuten. Zumaiarrak 14 minutu eta 43 segundokoko marka bikaina ezarri zuen (2:56 min/km), denboraldia sasoi betean bukatzen ari denaren erakusgarri.

ZTT kirolarekin hezi eta gozatu.