ZTTk pistan jarraitzen du

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2021ko api. 13a, 08:34

14 urteko Urbieta gazteak lan bikaina egin zuen, Arrasateko Mojategi kiroldegian.

ZTTko lagunek pista estalitik aire libreko pistara salto egin dute, eta larunbatean Arrasateko Mojategin izan ziren.

Kepa Urbietaren debuta izan genuen bertan 1.000 metroko distantzian.

Urtebetean lehiatzeko aukerarik gabe egon ondoren, aro berri bati hasiera ematea espero dugu gaztetxoen kirolean.
14 urte egin berri dituen zumaiarrak 3 minutu eta 13 segundoko denbora bikaina lortu du.

1.500 metrotako proban, berriz, honakoak izan ditugu:

  • Ibon Aranguren:  4 minutu eta 18 segundo
  • Joseba Amilibia 4 minutu eta 43 segundo
  • Alex Miranda     4 minutu eta 51 segundo

Bejondeizuela.

ZTT kiorolarekin hezi eta gozatu.