ZTTk aurten ere Lilatoian parte hartu du

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2021ko mar. 8a, 20:00

Martxoak 8a dela eta hainbat aldarrikapen eta ospakizun izaten ari dira aurten, egoera berrira egokituta. Tartean Lilatoi birtuala egiten ari dira, hainbat kirolari.

Igande goiza goibel xamar esnatu arren, ZTTko neska talde batek irrifartsu ekin zion korrika saioari. Horretarako talde eder bat elkartu zen Joxe Mari Korta industriguneko zirkuitoan. Egoera berrira moldatuta lilatoia egin zuten bertan, arin eta irrifartsu.

ZTT kirolarekin hezi eta gozatu.