Getafetik itzuli dira zumaiarrak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2021ko mar. 3a, 16:30

Espainiako kros txapelketan izan ditugu Sara Manzisidor eta Martin Amilibia. Emakumezkoen 20 urtez azpikoen mailan eta gizonezko maila absolutuan aritu dira, hurrenez hurren.

Partaidetza zalabala izan du Espainiako kros txapelketak, erkidego bakoitzetik 6 ordezkari izan baitira maila bakoitzean. Sara Manzisidorrek 39. postuan amaitu zuen bere laisterketa 100 parte hartzaileren artean. Martin Amilibiak, berriz, 62. postuan amaitu zuen gizonezko absolutuetan.

Bizi dugun egoera dela eta, segurtasun neurri zorrotzak hartu zituzten korrikalari nahiz antolatzaileek. Bitxikeri moduan, aipatzekoa da lehendabiziko 200 metro osatu arte korrikalariek musukoa ezin izan zutela kendu.
Badirudi krola modu seguruan egiteko aukera berriak barneratzen ari garela, eta osasuna zaintzeaz gain, kirolarekin gozatuko dugula ahal den neurrian.

ZTT kirolarekin hezi eta gozatu.