Martin Amilibiak zilarrezko domina lortu du Euskadiko eta Nafarroako txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2021ko ots. 2a, 16:45

1.500 metrotan Gipuzkoan lortu ez arren, 3.000 metrotan domina bati koska egin dio Euskadiko eta Nafarroako txapelketan.

Aurreko astean podiumetik kanpo geratu zen zumaiarra Gipuzkoako 1.500 metrotako txapelketan. Lepoa luze luze eginda sartu arren, ez zen nahikoa izan brontzezko domina buruan sartzeko.

Astebetera, berriz, gauzak hobeto joan dira. Lasterketa taktiko batean, ondo kokatuta joan da uneoro Amilibia, eta azkeneko 1.000 metrotako festa hasi denean, indartsu dagoela erakutsi du: Aitor Etxeberria faborito garbiaren atzetik sartu baita helmugara, gainontzeko guztiei ia bigarren postua lehiatzeko aukerarik eman gabe.

Neguan pista estalian distantzi ezberdinetan lortu dituen marka bikainekin batera, domina honekin bukaera bikaina eman dio Amilibiak.

Itxuraz, Euskadiko Kros Txapelketa lehiatzeko aukerak badaude, otsailean. Horrela bada, han izatea espero du zumaiarrak.

Bejondeizula Martin, segi kirolarekin gozatzen.