Gaztetxoak atletismora gerturatu nahi ditu ZTTk

Erabiltzailearen aurpegia

Irailaren 24an bilera informatiboa izango da xehetasunen berri emateko, arratsaldeko 19:00etan Lubaki kiroldegian. Entrenamenduak, berriz, urriaren 1ean hasiko dira.

ZTTren atlstismoko sailak aurten ere denboraldiari hasiera emango dio. Infantil, alebin, eta benjaminentzat izango dira entrenamenduak. Kadete mailako kirolariek, aldiz, ZTTko fitxa egiteko auketa izango dute. 

Talde giroan kirola egin, eta atletsmoan lehen pausoak emateko aukera ederra da hau. Iaz talde polita aritu zen lokatzetan korrika. Bizi dugun egoera berrira egokituta bada ere, aukera izango dute aurtengoan ere.
Entrenamenduak astearte eta ostegunetan izango dira, arratsaldeko 17:00etan hasita.

Kirolarekin hezi eta gozatu.