Martin Amilibiak pistako txapela defendatuko du 5000 metrotan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2020ko abu. 29a, 09:59

Larunbatean Anoetako estadioan arratsaldeko 20:00tan titulua defendatuko du, zaila egon arren.

Guztien harridurarako, orain dela urtebete pasa lortu zuen Martin Amilibiak 5.000 m tako Euskadiko Txapeldun izatea.Orduan faborito guztiak gainditzea lortu zuen 14:52,69 marka pertsonalarekin.
 
Egoera errepikatzea ezinezkoa ikusten den arren, titulua defendatzera irtengo da Amilibia. Bizi dugun egoeraren ondorioz, zenbait aldaketa ekarri ditu atletismora ere eta horietako bat egutegiarena. Ondorioz, opor ostean jokatuko dira Aire Libreko Euskadiko Txapelketak.Larunbat goizean goizo hasi eta egun guztia irauten duen ikuskizun paregabea.
 
5.000 metroko proba, jardunaldia itxiko duena izango da, 20.05ean emango zaio hasiera, Donostiako Anoeta estadioan. Podium-eko postu batengatik borrokatu edota berriz ere 15 minututatik jaisteko aukera izatea, izango ziren lasterketa honetako helburuetako batzu.
 
Orain dela hilabete 8:40.51 batekin bere 3.000m tako marka pertsonala 2 segundutan hobetu zuen Zumaiarrak, opor ostean,sasoi puntua mantentzeko gai izan den ikusiko da larunbatean.