ZTT lokatzetan sartuta dabil

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2020ko ots. 6a, 10:02

Ohituta gaude ZTTko kideak igerian, bizikletan eta korrika ikusteaz. Aurten, ordea, lokatzetan korrika ere ikusi ditugu.

Triatloirako zaletasuna Zumaian ez da berria, eta azken urteotan sustraiak errotu dituen kirola da. Iraileko zita garrantzitsuaz gain beste kirol ekintza batzuk ere antolatzen ditu ZTTk.

2019. urtean berriz atletismo taldea sortu berria da, Jon Alberdi eta Fran Aizpuruaren eskutik. Hauen asmoa gaztetxoei korrika egiten erakutsi eta eskola sortzea da. Aurten hiru mailatan dabiltza gaztetxoak:

  • Alebin mutil.
  • Infantil neska.
  • Infantil mutil.

Orain arte zazpi lasterketa egin dituzte, Zarautzen, Irunen, Ordizia, Orion, Elgoibarko Mugerza, Zumarraga, eta Eibar, beti ere lkrosean lokatzetan korrika.

Datorren igandean, otsailaren 9an, Uliako Gimnastica krosa izango dute; otsailaren 16an Gipuzkoako txapelketa Hernanin, eta martxoaren 1ean Euskadiko txapelketan parte hartuko dute, Araban.

Gaztetxoak nola dabiltzan ikusita ZTTko senior mailako bospasei korrikalari ere animatu dira aurten lokatzetan zapatillak zikintzera.

Zorte on guztiei, eta gozatu!!