ZTTko kide izan nahi al duzu? Oraindik garaiz zabiltza

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2019ko abe. 9a, 16:26

2020. urteko denboraldirako 40 kirolariz osatutako taldea prestatu du ZTTk. Oraindik taldekide izan nahi duen edonor garaiz dabil, abenduaren 15era arte du denbora.

Sustraiak ondo errotuta dituen taldea da ZTT. Urtero 50 kirolari inguruk izena ematen dute bertan kirola egin eta auzolanerako, kirol ekitaldi desberdinak antolatuz.

Kirol arropa erosterako orduan deskontuak dituzte, eta 23 urtez azpikoek ez dute fitxa ordaindu beharrik izango.

Bertako taldekideak triatloian federatzeko garaia orain da. Beraz, norbait interesaturik balego ipini harremanetan abenduaren 15a baino lehen.

Gozatu kirolarekin talde giroan !!

ZTT
tel.: 642506593
zumaiako.triatloi.taldea@gmail.com